Hondarribia Sentitu

Programa osoa kontsultatu hemen
Hondarribian asko dago ezagutzeko eta sentitzeko! Horregatik, Sentitu Hondarribia ekimenaren bitartez, hiria ikusteko, entzuteko eta ukitzeko esperientziak bilatzen ditugu.
Programa honek lau bisita ditu, parte-hartzaileen irisgarritasun-beharren arabera egokituak. Konkretuki irisgarritasun fisikoaren, ikusmen irisgarritasunaren, entzumen irisgarritasunaren eta irisgarritasun kognitiboaren arabera egokituak:
1. HONDARRIBIAN BARRENA IBILALDIA
Bisitari buruzko informazioa:
- Jarduera: bisita gidatua
- Iraupena: 2 ordu inguru
- Irteera puntua: San Pedro kalea
- Amaiera puntua: Arma Plaza
Irisgarritasun fisikoari buruzko informazioa:
- Ibilbidea orokorrean laua da, hirigune historikora igotzeko igogailua erabiliko da.
- Hirigune historikoko galtzada harrizkoa da, baina bertan egin behar den ibilbidea laburra da.
- Ibilbidean komun publikoak

2. HONDARRIBIA ZURE ESKUETAN
Bisitari buruzko informazioa:
- Jarduera: bisita gidatua
- Iraupena: 2 ordu inguru
- Irteera puntua: Santa Maria Atea
- Amaiera puntua: San Pedro kalea
Ikusmen irisgarritasunari buruzko informazioa:
- Batez ere kanpoko jarduera da eta ikuspen onekoa. Lekurik ilunenak elizaren barrualdea eta Ramery jauregia dira.
- Ibilbidean zehar maketa, material fisikoak eta audioak erabiliko dira.

3. HONDARRIBIA "HITZAK BAINO GEHIAGO"
Bisitari buruzko informazioa:
- Jarduera: bisita gidatua
- Iraupena: 1,5 ordu inguru
- Irteera puntua: Arma Plaza
- Amaiera puntua: San Pedro kalea
Entzumen irisgarritasunari buruzko informazioa:
- Orokorrean kanpoaldeko ibilbidea. Azalpenak leku zabaletan eta ikuspen onarekin ematen dira.
- Bisitaren zatirik ilunena elizaren barrualdea da.
- Zeinu hizkuntzako interpretea (aldez aurretik eskatu behar da zerbitzua).

4. HONDARRIBIA ESPERIMENTATU
Bisitari buruzko informazioa:
- Jarduera: bisita gidatua eta tailerra
- Iraupena: 2 ordu inguru
- Irteera puntua: Benta Zaharra, Mariñel ontzia
- Amaiera puntua: Arma Plaza
Irisgarritasun kognitiboari buruzko informazioa:
- Ibilbidea orokorrean laua da, hirigune historikora igotzeko igogailua erabiliko da.
- Hirigune historikoko galtzada harrizkoa da, baina egin behar den ibilbidea laburra da.
- 25 cm-ko koska bat igaro behar elizara sartzeko.
- Ibilbidean komun publikoak
- Bisitarekin batera tailer didaktiko eta dinamiko bat eskaintzen da, ikusitako edukiak joko desberdinen bidez barneratzeko.

TARIFA: 70 € (doakoa Hondarribiko taldeentzat)
*Zeinu hizkuntzako interpretea ez dago tarifa honen barne, kostu gehigarria izango da.
DURACIÓN: 90 minutu
GEHIENEZKO PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 10
Bisita hauei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan info@armaplaza.eus helbidearen bidez edo 943 64 46 23 telefonora deituz.

