Funtsezko Hondarribia
Bisita honi esker, hirigune historiko harresituaren eta Portu auzo koloretsuaren (arrantzaleen auzo tradizionala) arteko kontrastea ezagutuko duzu.
Alde zaharrean, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria parrokia-eliza izango dugu hizpide, Erdi Aroko kale nagusiak, etxe eta jauregi armarridunak, harresi errenazentista eta San Nikolas atea. Harresitik irten aurretik, Gipuzkoa plaza ederretik igaroko gara. Portu auzora iritsitakoan, arrantzaleen etxe zahar eta koloretsuek ongietorria emango digute. Bertako kale nagusietatik ibiliko gara arrantzari lotutako iragana eta oraina ezagutzeko, kai zaharrera iritsi arte. Bertatik Bidasoaren bokalearen ikuspegi ederra ikusiko dugu.
Ez utzi ihes egiten bi auzo horien historian eta tradizioetan murgiltzeko aukera honi. Animatu!
TARIFAK: 6 € (hondarribiarrentzat eta 12 urtetik beherakoentzat doakoa)
IRAUPENA: 90 minutu
GEHIENEZKO HARTZAILE KOPURUA: 20