BISITA
HONDARRIBIKO GAZTELUA
Gure gidarien eskutik, Nafarroako gaztelu erdi arokoaren iragana ezagutuko dugu, Karlos V.a eta Paradorrera iritsi arte.
Hondarribiaren bilakaeraren lekuko eta gerretan gogor zigortua izan den gazteluak, orain arte ezezagunak ziren zenbait sekretu agerian uzten ditu. Bere dorreak, 1638ko setioa eta barnealdean gordetzen diren altxor benetakoak —hala nola XVII. mendeko Rubens-en tapizak— dira gure milaurteko gazteluaren “perla” batzuk.
*Mugikortasun murriztua edo dibertsitate funtzionalen bat izanez gero, jakinarazi mesedez erreserba egiterakoan info@armaplaza.eus helbidean.
TARIFA: 10€ (hondarribiarrentzat eta 12 urtetik beherakoentzat doan)
IRAUPENA: 60 minutu
PARTAIDEEN GEHIENEKO KOP: 15
ABIAPUNTUA: Arma Plaza

