Memoria frankistatik memoria demokratikora. Hondarribia (1936-2023) (11:30 – Gaztelaniaz - Pedro Barruso)
"Ezagutu zure hiria - Conoce tu ciudad" programaren barruan, ostiralean modertatzaile batek gidatuko duen solasaldia egingo da eta, larunbatean, jarduera hau osatuko duen Hondarribiko memoria demoratikoaren inguruko bisita gidatua egingo da, 1936ko Gerra Zibilean izandako gertaereei buruzkoa.
Tokiko historiako bi adituen arteko solasaldia izango da eta bertan bizitako gertakariak eta hauen ondorioak aztertuko dira.
Bisita gidatuan solasaldian aipatutako eta landutako edukiak osatuko dira garai horretako leku esanguratsuenetatik igaroz.
"Memoria demokratikoaren" ikuspuntutik egingo den gerturatze honek garai honetako gertakizunak argitzea du helburu.
Gaztelaniaz egingo den irteeraren topagunea Damarri 2 kalea, Mouriscot etxea (Batzoki jatetxearen parean) izango da eta euskaraz egingo den bisita Arma Plazan hasiko da. Bi bisitak ordu berean hasiko dira, 11:30.
Gidaria: Pedro Barruso (bisita gaztelaniaz) eta Joserra Enparan (bisita euskaraz)
Iraupena: 60 minutu inguru
Prezioa: doako bisita
Gehienezko parte hartzaile kopurua: Ez mugatua
Bisitaren informazioa
| Hasiera | 16-03-2024 11:30 am |
| Bukaera | 16-03-2024 12:30 pm |
| Parte-hartzaile kopurua | 50 |
| Registered | 35 |
| Plaza libreak | 15 |
| Tarifa | 0,00 € (doako bisita) |
| Leku | Damarri Kalea 2 |
| Bisita mota | Ezagutu zure hiria |

